Aldez aurreko eskaerak
Saldu gehiago aldez aurreko eskaerekin
Sustatu produktuak nahiz eta agortuta egon, neurtu produktu berriekiko interesa eta sortu ikusmina bezeroen artean dendan aldez aurreko eskaerak gehituta.

Aldez aurreko eskaerak eskaintzeko hamaika arrazoi

Handitu salmentak
Ziurtatu salmenta gehiago bezeroei agortuta dauden produktuak erreserbatzen uztean. Erosleei ordainketa orain egiteko, aurrerakin bat emateko edo geroago ordaintzeko aukera ere eskain diezaiekezu.
Aurreikusi eskaria
Utzi asmakizunak alde batera, eta utzi bezeroei adierazten ea hainbeste potentzial duen produktu berri ikusgarri hori erosteko asmoa duten.
Sortu ikusmina
Fidelizatu bezeroak produktu berri eta interesgarrien aldez aurreko eskaerak egiteko sarbide esklusiboa emanez; horrela, negozioa hazten lagunduko dizute.
Probatu guk gomendatutako aplikazioetako bat
Deskargatu zure negoziorako egokia den aldez aurreko eskaeretarako aplikazioa. Konfigurazioa sinplea da: parekatu dendarekin, gehitu aldez aurreko eskaeren aukera eta hasi gehiago saltzen.
PreProduct
Bezeroen ataria, mezu elektroniko pertsonalizagarriak, aldez aurreko eskaeretako fidantzak eta gaien pertsonalizazio malguak eskaintzen ditu.
PreProduct aplikazioak ezin hobeto funtzionatu zuen nire produktu berri bat kaleratu eta ikusmina sortzeko, aurrerakinak jasotzeko eta gainerako ordainketak erraz eskatzeko. Irrikitan nago bigarren kaleratzea egiteko!
Pre-Order Manager
Laster salgai egongo diren produktuak, jakinarazpen-inprimakiak, aldez aurreko eskaeretako fidantzak eta gaien pertsonalizazio malguak eskaintzen ditu.
Izugarri gustatzen zait aplikazio hau: izakinak agortuta egoteagatik galduko nituzkeen ia 100 bezero lortzeko aukera eman dit!
Purple Dot
Bezeroentzako eguneratze automatikoak, bezeroen ataria, eta aldez aurreko eskaeren kudeaketa nahiz konfigurazio errazak eskaintzen ditu.
Bezeroei berriz hornituko diren produktuen aldez aurreko eskaerak egiten utzita, esperientzia arinagoa eskain diezaiekegu, eta, aldi berean, salmenta gehiago eta azkarrago lortzeko aukera dugu. Biltegira iritsi aurretik saltzen dugu berriz hornitutako produktuen % 15 edo gehiago.
Saltzeko hamaika modu
Egunero lan egiten dugu produktuak saltzeko eta negozioa hazteko modu berriak sortzeko. Izan Subscriptions erabiliz nahiz Erosi aurretik probatuta, beti gabiltza bezeroek "erosi" botoia saka dezaten lortzeko modu berrien bila.

Aldez aurreko eskaerekin hasteko baliabideak

Bloga
Irakurri aldez aurreko eskaerei buruzko informazioa gure blogean.

Laguntza-zentroa
Ezagutu aldez aurreko eskaerak erabiltzeko jardunbide egokiak eta aholkuak.

Laguntza-zerbitzua
Aldez aurreko eskaerei buruzko galderarik baduzu? Hemen gaude laguntzeko.
Hasi gaur bertan gehiago saltzen
Inoiz ez da une hoberik egon bezeroei produktuen aldez aurreko eskaerak egiteko aukera eman eta negozioa hazteko.
Ez duzu Shopify-ko dendarik? Hasi doan eta, gero, eskuratu lehenengo 3 hilabeteak 1 US$ / hilean ordainduta.
